GORITZ, zure Hornidura Industrialen Konfiantzazko Hornitzailea
Enpresa gisa, gure helburu nagusia tokiko industriarentzako konfiantzazko hornitzailea izatea da.
Gure konpromisua:
- Lehen mailako kalitateko produktu fidagarriak.
- Gure bezeroei zerbitzu berezia ematea.
- Komunikazio argi, zuzen eta eraginkorra sustatzea.
- Bezeroen negozioaren hazkundean laguntzea, baraien beharretara egokitutako konponbideak eskainiz.

Gure aberastasunik handiena gure giza taldea da.

Gure alderik handiena kalitatea, zerbitzua eta puntualtasuna dira.

Gure bermerik onena, bost hamarkada baino gehiagoko esperientzia.
Misioa
Industria Hornidurako enpresa bat gara, eta errentagarritasunaz gain, bezeroaren baldintzak betetzen dituzten produktuak hornitu nahi ditugu (produktuari aplika dakizkiokeen legezko eta arauzko baldintzak). Horrela, bezeroaren eta langileen gogobetetzea lortu nahi dugu, Sistema eraginkortasunez aplikatuz, etengabeko hobekuntza prozesuak eta desadostasunen prebentzioa barne.
Ikuspena
Errodaduraren, estankotasunaren, irristaduraren, gurpilen, erremintaren eta kargak esekitzeko sistemen munduan erreferente izan nahi dugun enpresa bat gara, Gipuzkoako eta Bizkaiko makina-erremintaren eta tailer osagarrien sektoreetarako.
Baloreak
- Gardentasuna : Langile eta bazkideekin, konfiantzazko harreman ona, serioa eta konprometitua daukagu.
- Komunikazioa : Hurbileko komunikazio arina eta etengabea sustatzen, zaintzen eta bultzatzen dugu.
- Konpromisoa : Legez ezarritakotik haratago, zereginetan eta eginkizunetan aritzea.
- Hurbiltasuna : Bezero eta hornitzaileekin maiz eta konfiantzaz harremanetan egotea.
Bikaintasunarekiko eta kalitatearekiko konpromisoa
Goritzen , kalitatearekin eta bikaintasunarekin dugun konpromisoa da gure jardueraren motorra. Etengabe ahalegintzen gara gure produktu eta zerbitzu guztietan kalitate-estandar gorenak eskaintzen, gure bezeroen gogobetetasuna eta gure prozesuen etengabeko hobekuntza bermatuz.

ER-1298/2008
2008tik lortutako ziurtagiria

UNE-EN-ISO 9001-2008
2008tik lortutako ziurtagiria

UNE 175.001
Denda txikien 'Merkalitatea' ziurtagiria

COMERCIO EXCELENTE
Eusko Jaurlaritzak aitortua 2011/12/21etik


























































